Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena 2005eko uztailaren 21ean sinatu genuen, guztien intereseko ekintzak gauzatzeko helburu nagusiarekin, Hitzarmenak ordezkatzen dituen atzerabidean dauden inguruak erabat garatzen laguntzearren, eta udalen arteko mugaz gaindiko lankidetza sustatzearren; zehazki, honako arlo hauetan:
- Nekazaritza - Abeltzaintza - Basogintza (bertako produkzioak),
- Hezkuntza (hizkuntzak),
- Turismoa,
- Kultura (ondarea),
- Kirolak,
- Ehiza eta arrantza,
- Ingurumena,
- Merkataritza eta artisautza.
Jardun-esparruan, Pirinioetako bi isurialdeetan kokatuta, Nafarroako Foru Komunitateko 15 udal (Espainia) eta Pirinio Atlantikoetako 30 (Frantzia) biltzen dira. XVI. mendearen hasiera aldera arte, horiek guztiak erresuma berekoak ziren, Nafarroako erresumakoak hain zuzen. |

 |